Goierriko gizarte-eragile ugari Berrikuntza Gunearen inaugurazio-ekitaldian

2010-02-04

Goierri Berrikuntza Gunearen egoitza nagusia otsailaren 1ean, inauguratu zen, ekitaldian Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia buru izan delarik. Berarekin batera, Bernabé Unda, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburua; eta Patxi Plazaola, Goierri Fundazioko presidentea izan ziren. Ekitaldira Goierriko alkate eta gizarte-eragile ugari etorri ziren.

Eraikuntza hau martxan dago iazko irailetik eta bertan, besteak beste, Lorteken (Loturazko Teknologietan Ikerketa Zentroa) jarduerak, Mondragon Unibertsitateko I+ G-eko departamentuak eta zenbait zerbitzu eta ekipamendu kokatzen dira

600 lanpostu kualifikatu
Ordiziako konplexu hau handitzen joango da apurka-apurka eta bukaera 2014-15erako aurreikusten da. Guztira, 50,5 milioi euro inbertituko dira enpresa berriak eraikitzeko 20.300 metro koadroko azalera batean. Polo honetan 600 langile arituko dira, gehienak ingeniaritza mailakoak.

Goierri Berrikuntza Gunearen helburuetako batzuk honakoak dira: ezagutza eskualdatzea, etengabeko berrikuntza inguruaren beharrei erantzunez, eta hazkundean dauden sektoreetan enpresa berriak sortzea. Eta hau guztiau entitate publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan oinarriturik.


Patxi Plazaolak Goierri Fundazioko presidenteak hizlarien txanda ireki zuen. Fundazio honek eskualdeko 18 udalerri eta hainbat enpresa biltzen ditu, prestakuntza eta enplegua bultzatzea helburu. Plazaoalak adierazi zuen Polo hau “inguru pribilegiatu batean kokatzen de, bertan enpresa lehiakor ugari eta maila handiko ezagutza uztartzen baitira”. Testuinguru honetan, Goierri Berrikuntza Gunea garapenaren sustatzailea izango da bizi dugun egoera zail honetan.

Ondoren, Bernabe Unda Industri kontseilariaren txanda iritsi zen. Honek Gipuzkoaren bihotzetik gogoeta egiteko beharra azpimarratu zuen:  une honetan, krisialdiaren txarrena dagoeneko igaro dela ematen duenean, gure erronka honakoa izan behar du: orain dagoen enpleguari eustea eta berria sortu. Horretarako, bi aktuazio-lerro finkatu ditugu: lehendabizi, egoerari eustea eta, ondoren, lehiatu.”Undak berrikuntza irekia eta sarean abian ipintzeko beharra azpimarratu du eta, helburu honetan, Innobasquek paper oso garrantzitsua jokatuko duela adierazi zuen. “Berrikuntza, kalitatea, bikaintasuna eta internazionalizazioa krisialdia gainditzeko gakoak izango dira”, esan zuen. Azken ardatz honi buruz zera aurreratu du: Eusko Jaurlaritzak datorren hilerako Brasilera bidaia antolatu duela, eta bertara herrialde honekin erlazio enpresarialak hasi nahi dituzten 80 enpresetako ordezkariak joango direla.  

Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun nagusiari egokitu zitzaion ekitaldiari amaiera ematea. Olanok Gipuzkoaren izaera industriala azpimarratu du, “Industriak BPG-aren %34a suposatzen du eta gainera eragin handia dauka beste sektore batzuetan, zerbitzuetan edo garraioan, kasu”. Eusko Jaurlaritzarekin, finantza-entitateekin eta enpresekin elkarlanean, Diputazioak abian ipiniko duen 100 milioi euroko Krisiaren Kontrako Plan baten berri eman du. Ondokoak izan beharko lirateke, bere ustez, landu beharreko lerroak: fiskalitatea, produktuaren berrikuntza, dimentsioa eta internazionalizazioa”. Hitzaldia bukatzeko, “etika, lana eta erantzukizun soziala bezalako baloreak indarberritu beharko genituzke” adierazi zuen.  


Gaurko inagurazio-ekitalidaren hitzaldien ostean, sagarrondo baten landaketa sinbolikoa egin da eraikuntza nagusiaren sarreran. Zuhaitz hau etorkizunaren sinbolo gisa aukeratu da sagarrondoa urtero urtero zaharberritzen da, fruituak emanez. Zehazki, Errezilgo errege-sagarra hautatu zen, eskualde honetan oso sustraiturik dagoen sagar mota, hain zuzen.

 

 

Inaugurazio-ekitaldiaren argazki bilduma